Astiro baina seguru

Bazkalostetik aurrera, aldez aurretik erabaki bezala, Bilboko Portutik Muskizko findegira garraiotzen ari dira Fueloila Murrizteko Egitasmoarentzat bereziki eraiki diren bi koke-kameretako bat. Batez beste, 43 m. luzeeraz eta 10 m. diametroz bakoitza.

Aurrenengo kamera iluntze aurretik helduko da Findegiraino eta etzi, asteazkenez, bigarrena eramango da. Argazkian, lehenengo kamera, Itsas Terminalaren atetik pasatzen.