Petronorrek jakinerazi nahi du, URF egitasmoaren eraikuntza dela-eta egin beharreko lanen artean ezin besteko dela, besteak beste, aurretik sartutako hesolak ateratzea, batez ere 2. larrainean.
Hesolak ateratzeko lanek urriaren 5ean hasi eta hilaren azkenerarte iraungo dute, nahiz eta makinariak izan dezakeen errendimenduaren arabera aldaketaren bat edo beste gertatu ahal izan.
Indarrean jarri diren neurrien arabera –esaterako, lan-ordutegia astegunetan eta egunargiz jartzea; lanen banaketa egoki antolatzea eta, ahal den neurrian, honez gero jarriak dauden instalazioen artean estalpe egokiak ezartzea—, segurutik kanpo-eragina ahalik eta gehien murriztu ahal izatea lortuko da.
Guzti honen berri aldez aurretik eman zaio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako Udalei, SOS-Deiak-i eta Ertzaintzari.
Petronorrek barkamena eskatu nahi die auzokoei, edozein obrari dagozkiokeen lanak direla eta sortutako zarata eta eragozpenengatik.