Getxo eta Santanderreko ikasleak bisitari

Getxoko Julio Caro Baroja B.H.I.ko ikasleek eta Santanderreko La Salle Ikastetxeko ikasle-taldeak bisitatu dute aste honetan Findegiaren hainbat instalazio.

Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman dute bisita