Industria Imar, Ortuellakoa, Marcelo Gangoiti Saria

Ortuellako Industria Imar enpresak jaso du gaur, Patxi Lopez lehendakariaren eskutik, XIV. Marcelo Gangoiti Saria. Sari hau urtero eratu ohi du Somorrostro Ikasguneak, Bizkaiko Diputazioaren, Spriren eta Cebeken laguntzaz. Saria eskuratu dute Iñigo Gamindek eta Jon Viterik, Administrazio Kontseiluaren lehendakariak eta gerentek, hurrenez hurren.

Industria Imar 1931 urtean sortu zuen Burzeñan Erasmo Imbertek, Iñigo Gaminderen aititak. Gaur egun eraikinak janzteko txapa zulatu berezia ekoiztea da enpresaren jarduerarik nagusiena. Laurogei lanpostu ditu eta Ortuellako egoitza nagusiaz gainera ekoizpen-tailerra du Mirandan.

Patxi Lopez lehendakariak Industrias Imar bezalako enpresak zein garrantzitsuak diren azpimarratu du, bai Ezkerraldean kokatuak direnez gero eta baita ere “krisialdiari aurre egiteko berrikuntzaren zein nazioarteratzearen aldeko apostua egiten dutelako”. Aldi berean, Marcelo Gangoiti zena gogogoratu nahi izan du, ez baitzen alferrik “bere herriarekiko zein bertako herritarrekiko elkartasunaren paradigma izan”. Baita nabarmendu ere “hainbat belaunaldiren sakrifizioa eta lanpostuak, aberastasuna eta ongizatea erakarri dituzten enpresa lehiakorren ekarpena”, elkarren artean “meatzetako miseria ahazteaz gainera eskualde honen aurrerapena suspertu dute-eta”.

Urtero izaten den ohiko txosten nagusia Txema Gisasolak eskaini du, etorkizuneko lehiakortasunaz, Euskaliten lehendakaria eta MCCren lehendakari-ordea denak.

Argazki gehiago hemen