Petronorrek II Ideia Lehiaketa eragin

Petronorrek II. Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.

Lehiaketa hau Petronorreko behargin guztiei irekita dago. Bigarren aldi honetan proposamenok zerikusirik izan beharko dute ondoko lau gai nagusiekin, hau da: “Lan Giroa”, “Instalazioen jarduera-fidagarritasuna”, “Produktibitatea, errentagarritasuna eta malgutasuna” eta  “Enpresaren irudia eta pertzepzioa”. Horrez gainera, aurreko ildotik ere beste hainbat proposamen egin ahal izango da honako gai hauetaz: “Lan-segurtasun eta Osasuna”, “Ingurumen eta Kalitatea”, “Energia kontsumoak eta galerak” eta “Kostu murrizketa”.

Lehiaketa seihilabetekari da. Horretara, bigarren epealdia urtarril honetan hasiko da eta ekainaren 15era arte iraungo. Sarien artean aipagarri, besteak beste, asteburua nekazaletxean, home cinema delakoa edo ordenagailu eramangarria.