Edurne Pasaban, Simone Moro eta ospe handiko beste hainbat mendigoizale bilduko dira Muskizen, otsailaren 9tik 26ra bitartean, Mello Mendi Elkarteak antolatutako V. Mendiko Ihardunaldietan. Aurrenengo hitzaldia hurrengo asteartean izango da, hilaren 9an, eta Jose Carlos Tamayok Karakorum gailurrera egindako igoeraren berri emango du.
Hilaren 11an Mikel Zabalzak “Alpinismo de dificultad en Pirineos y Alpes” delako gaiaz hitzegingo du. Hilaren 16an, berriz, Roberto Rojo Gorri Nanga Parbat-eraino egindako igoeraz mintzatuko da. Simone Moro ospetsuaren partaidetza hilaren 19an izango da eta 23an, ostera, Ferran Latorrek “Del 8b a los 8000 m. Una historia de imágenes” deritzon proposamena aurkeztuko. Biharamunean, Julian de Miguelek Hegoameriketako mendizaletasunaz hitzegingo du eta, azkenik, hilaren 26an eta ihardunaldien amaiera gisa, Edurne Pasabanen hitzaldia: “Sueño por los 14 ochomiles”.
Mendi-ihardunaldi hauek Maestre, Petronor, Gaztegune eta Muskizko Udalaren laguntzaz eratuko dira.