Petronorren laguntzaz eratu ohi den Nueva Economía Foroan Migel Lazpiurrek aditzera eman duenez, “behar bada krisiaren aldirik txarrena iragan da”, bai nazioartean eta baita euskal ekonomiari dagokionez ere. Hala ere, haren ustez barrena jotzeak ez omen du “esangura krisialdia amaitu denik” eta, ondorioz, lanposturik sortuko denik. Zentzu beronetan erantsi duenez gero, lanpostuak nabarmen samar hazi arte nekez hitzegin ahal izango da “egiazko hazkuntzaz”.
Confebask-en lehendakariak azpimarratu nahi izan du “krisialdi osteko ikuspegiaz” ekin beharko litzaiokeela lanari, ez litzateke-eta zuzena izango besterik gabe “noiz atertuko zain egotea”. Lazpiurrek ezarri du “ezer ez dela lehen bezala izango”, jasan dugun krisia ez baita lantzean behingo “aldian aldiko egoera latza, nolabaiteko garai oso baten amaiera baizik”. Eta, ondoren, “arau eta jokamolde berriak” etorriko omen dira.
Esan ere esan du, berriro ere ekonomia hazi haziko dela baina “beste modu batez”, beti ere lehia gehituz, eta “eskabidean zein ekoizpen-jardueran oinarrituz, kontsumo, inbertsio eta ekipamendu-ondasunak tarteko”. Hau guztia industriaren mesedetan gertatuko omen da eta, beraz, Euskadiren onetan.