Zierbena, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren protagonista

Zierbena izango da Euskal Herriko 50. Itzuliaren lehen etaparen irteera eta helmuga (Zierbena-Zierbena) eta bigarren etaparen (Zierbena-Biana) irteera, apirilaren 5ean eta 6an, hurrenez hurren. Udalaren ekimen honek Petronorren babes berezia du.
 

 

Udala, Zierbenako turismoaren alde lan handia egiten ari da eta, horretan kokatzen da lehen mailako kirol ikuskizunak bertan egitea, esaterako, zale asko erakartzen dituen Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia. Lasterketa,  zuzenean ikusi ahal izango da Euskal Telebistan eta, Espainiako Telebistak eta Eurosport bezalako kateek, egunero,  laburpenak emango dituzte. Horiek horrela, mundu mailako oihartzuna ziurtatuta dago.