Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldia

Planta 1.eko zuziaren zein ekoizpen-unitateen abian jartzea dela-eta, aurreko larunbatean, hilak 6, webgune beronetan aditzera eman zenez gero, gaurtik aurrera hasiera emango  zaio Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldiari.

Beste ezertan hasi aurretik, lehen ekinaldi honen arabera Planta 3.ko zuzi-sistema lurrunduko da eta, ondorioz, zuzi-gorenetik eten gabeko lurruna ateratzen ikusi ahal izango da.

Operazio honek ez du inondik ere esangura ezelango normaltasun faltarik eta, esan beharrik ere ez, ez dakarrela batere arriskurik bertako instalazioen zein inguruaren kaltetan.

Lurrunaldiari amaiera eman bezain laster, harako zuzia isiotzeari ekingo zaio.

Ondoko egunetan, Konbertsio esparruko ekoizpen-unitatateen hasierari dagozkion mailaz mailako ekintzen berri ematen jarraituko dugu.

Guztiaren berri eman zaie, aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari: Bizkaiko Industria eta Energia lurralde-ordezkariari; Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS Deiaki eta Ertzaintzari.