Futbol profesionaleko entrenatzailearen nondik norakoa

“Futbol profesionaleko entrenatzailearen nondik norakoa” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.

 

Hitzaldia zein ondoko elkarrizketa gaur eratuko dira, hilaren 20an, arratsaldeko 18,30etan, Muskizko Meatzari Aretoan. Bertan izango dira Manolo Preciado Xixongo Sporting-en entrenatzailea eta Alfonso Barrio, Sestao River taldearena.

Aldez aurretik Manuel Pellegrini ere parte hartzekotan zegoen arren, azken egunotan Real Madriden inguruan gertatu berri diren erabakiak direla-eta, atzo bertan etorri ezina jakinerazi zuen, arrazoi pertsonalak tarteko.

Sarrera, ohi denez, doan izango da.