Ezagutu Victor Perez de Guezuraga, Petronorreko Zuzendari Orokorra

Hainbat sektoretako enpresetan jardun ondoren, Víctor Pérez de Guezuraga bilbotarrak (1959), 18 urte daramatza taldeari lotuta 1992an findegian sartu zenetik. Harez geroztik, hainbat betekizun izan ditu erakundean, eta esfortzuaren zein taldeko lanaren kulturan, eta erakundeko pertsona guztien arteko giza harreman onak sustatuz negozio konplexu honetan ditugun erronkak eta helburuak lortzean oinarrituta, bere lanik onena egiten saiatu da.

Lourdesekin ezkonduta dago eta bi alaba ditu, zeinetako nagusienak ere ingeniaritza ikasi nahi izan du, eta aitak ez du erabaki horretan eragin, berak dioenez: “Pertsona bakoitzak argi eduki behar du zein ikasketak erakartzen duen gehien eta zeinekin sentitzen den identifikatuago, hori da garrantzitsuena, horiek osatuko baitute bere etorkizuna, eta bere bizitza pertsonala eta profesionala osatuko baitute. Batek uste duenarengatik, ilusioa pizten dionarengatik lehiatu behar dugu bizitzan eta lan egingo dugu hori lortzeko”. Eta jarduteko modu hori da, hain zuzen, pertsonen arrakastaren eta eguneko lanaren antolakuntzarako oinarria, askotan gogorra eta zailtasunez beteta dagoena.

Hasiera-hasieratik hasi zen REPSOLekin koordinazio-jardueretan, horietatik adierazgarriena, Zuzendaritza Orokorrak antolatu zuen Kogenerazioko taldearena, findegietan jartzen ari ziren gas-turbinekin zerikusia zuten eragiketen zein mantentze-lanen proiektu eta estrategiak bideratzea. Bide batez, koordinazio horrekin jarraitzen du eta negozio-eremu horretan daudenetatik beteranoena bihurtu da.

Elkarrizketa osoa irakurri