Muskiz, euskal lanbide-heziketaren adierazgarri

Ekainaren 22tik uztailaren 16ra bitartean eratuko da, Muskizen, lanbide-heziketaren inguruko lehen Campusa, euskal lanbide-ikasketen adierazgarri eta suspergarri.

 

Muskizko Udalaren zein Somorrostroko Lanbide Ikastetxearen eraginez antolatutako Campus honek bi ikastaro berezi eskainiko ditu eta lau hezkuntza-jardunaldi. Ikastaroak Lanbide Ikastetxean bertan eratuko dira eta jardunaldiak, berriz, Meatzari Aretoan. Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik egin behar izango da harpidetza, eta partaidetza mugatua izango da, 20 lagun gelako. Jardunaldiak, aldiz, doan izango dira, ekainaren 22an eta uztailaren 6, 13 eta 16an.

Egitasmo hau Lanbide Heziketako ikasleentzat zein lanean hasi berri direnentzat burutu da gehienbat. Ekimen hau aurten hasi bada ere, hurrengo urteetan zabaltzeko eta barreiatzeko asmotan sortu da.

Informazio gehiago hemen