Elastiko berria

Athletic-ek gaur eguerdian aurkeztu du Bilboko Alhondigaren atrioan 2010-2011 denboraldirako Umbro elastiko berria. Joaquin Caparrós entrenatzailearen hitzetan: “Elastiko berria, Athletic berria, denboraldi berria, ilusio berriak”.

Iazko denboraldiko lehen janzkerarekin alderatuz gero, oraingo honetako aldaketarik nabarmenenak zera dira. Batetik, lepo gorri klasikoa elkastiko gorri-zuriari dagokionez eta, bestetik, kolore  urdin argi-argia atezainei dagozkienetan.

Aurkezpenean, lehen mailako taldearen jokalaririk gehienekin batera, bertan izan da klubaren zuzendaritza guztia Fernando Garcia Makua lehendakaria tarteko, baita Ibaigane nahiz  Lezamako hainbat teknikari ere.

Herri-erakundeen zein enpresarik ezagunenen izenean, berriz, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren Diputatu Nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia.

Argazki gehiago, hemen.