San Juliango aire-kalitatea neurtzeko sistema indarrean jarri da

Petronorren Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoari dagokion Ingurumen Baimen Osatuak agindu bezala, gaur jarri da indarrean San Julian auzoan aire-kalitatea neurtzeko sistema.

Bertan jezarritako kabina-barruko sistemak etenik gabeko informazioa eskainiko du San Julian auzoko arnasa-giroaz eta, meteorologia-estazio bereziaz gainera, ondoko osagaiak neurtu eta kontrolatu ahal izango dituen analizatzaileak izango ditu, alegia: sufre-oxidoak eta nitrogenoa, ozonoa, partikulak (PM10), hidrokarburuak (BTX) eta sufre murriztuaren konposatuak (SH2).

Analiatzaileok nazioarteko araurik zorrotzenak betetzen dituzte kalitate-arloan eta Administrazioaren bermea dute. Kabinaren kanpo-itxura ere gogoan izan da, inguruarekiko irudiaz bat etorri dadin.