Itsaski Azoka, Zierbenan

Asteburu guztian zehar eratuko da Zierbenako portuan urteroko Itsaski Azoka. Antolatzaileek 150.000 inguru lagunen bisita itxaro dute eta, batez beste, 14 tona besteko marisko-kontsumoa. Eguraldi ona zein arrakasta segurutzat joten dira.

Azokak mariskoa saltzeko karpa bi izango ditu, udalarena bata eta herri-elkarteena bestea. Horrez gainera, informazio-bulegoa, haurrentzako ekitaldiak, itsaskiak eskainiko dituzten hamasei stand eta nautika nahiz arrantza-lanabesak erakutsiko dituzten lau  saltoki.

Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzeko aholkua jakinerazi dute