Francisco Leonardo San Martín laboratorio-analistak jaso du gaur Petronorrek urtero eman ohi duen segurtasun-saria. Gabonetako ekitaldian zehar Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak esan duenez gero, “Leonardoren lan-bizitza orbanbakoa da eta ez du batere istripurik izan 1983an gurekin lanari ekin zionetik hona”.
Francisco Leonardok adierazi du zein garrantzi handia ematen dion berak segurtasun arloari, “berebiziko” gaia delakoan. Bilbotar honi onddoak hartzea eta amuarrainak arrantzan egitea gustatzen zaio, nahiz eta aitortu “onddoak hartu hartzen ditut; baina amuarrainak nekez gero”. Irakurle amorratua, autore klasikoek suspertzen dute eta liburu teknikoek, berriz, limurtzen.
Argazki gehiago, hemen.