Marcelo Gangoiti 2011 saria JOTA+GE-rentzat

Juana Ruiz eta Garbiñe Urdanpilleta diseinugileek zuzentzen duten Erandioko JOTA+GE enpresak irabazi du azken 15 urteotan Somorrostro Irakasguneak eratu ohi duen Marcelo Gangoiti Saria, Spri, Bizkaiko Foru Aldundia eta Cebeken laguntzaz.

Orain dela 25 urte sortutako JOTA+GE enpresak emakume arropa diseinatzen du, 45 langile ditu eta, honezkero, 50 erakustaldi baino gehiago antolatu izan ditu Londres, Paris, New York, Madril, Bartzelona eta Shanghaiko azoketan.

Santos Chacartegui zuzendari nagusiak saria jaso du José Luis Bilbao aldun nagusiaren eskutik.

 

Argazki gehiago hemen