Lan-taldea, Repsol Taldearen iragarkien oinarri

Dani Pedrosa, Andrea Dovizioso eta Casey Stoner Repsol Honda Team taldearen pilotuak  eta Marc Márquez, 2010eko Munduko Txapelduna 125 zktan, dira Repsolek Espainiako Sari Nagusiaren bezperetan indarrean jarri duen iragarki-kanpainaren protagonistarik nagusienak.

Iragarki-kanpainak Repsol Taldearen nortasuna adierazi nahi du, alegia: talentua, kemena, tal-taldea eta eragozpenak gainditzeko guraria. Motoziklismoak banakako kirola ematen duen arren, egia besterik da, asfaltoan benetan gertatu ohi denak ikaragarri zer ikusi asko baitu prestakuntzan parte hartu behar izaten duten edozenbat lagunekin. Hau da, unean-unean komenigarrien den erregairik aukerakoenaz asmatzea, lasterketan zehar gertatu ohi diren zertzelada guztiak biltzea eta aztertzea, edota pilotu bakoitzaren nortasunari zein  gidatze-moduari ondoen dagokien motoa doitzea.  

Repsolek berrogei urte baino gehiago daramatza lehiaketa-munduan – lan-mahai paregabea bere ekoizpenak frogatzeko— eta sekulako eskarmentua du motor-lehiaketarik nagusienetan erregaiak eta labaingarriak lantzeko eta garatzeko orduan. Azken lau hamarkada honetan Relpsolek motor-lehiaketa guztietan parte hartu izan du, Munduko Abiadura Txapelketan zein Formula Batekoetan, Dakar Rallyan, Trial, Rally zein Turismo mundu-txapelketetan, World Serietan nahiz GP2tan.