Petronor, erregulartasunaren maillot berdea

Uztailaren 7tik 10era bitartean eratuko da aurten Bizkaiko XVII. Itzulia. Lehen etapa Muskizen amaituko da eta Erregulartasun sailkapenaren Maillot Berdea Petronorrek babestuko du.

 

Bizkaiko Itzulia etapakako txirrindulari proba da, junior mailakoentzat Balmasedako Txirrindulari Elkarteak azken hamasei urteotan eratu izan duena. Gaur egun ezaguera hauetako euskal probarik bakarra da eta, horretara, Euskadiko txirridunlari gazteek gogoan duten erreferentziarik nagusiena.