Donezteberentzat bi garaipen, bat Hernanirentzat

Doneztebeko nafarrek kadete eta gaztetxoen kategorietan garaipena lortu zuten bart iluntzean eta Hernaniko gipuzkoarrek, berriz, senior kategoriako txapela irabazi zuten. Guztia Muskizko Donibane frontoian jokatutako Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finalaren baitan gertatu zen.

Hiru orduko esku pilota saioa izan zen non Doneztebek bere indarrak eta gogoak erakutsi zituen kadete eta gaztetxo kategorietan eta nagusiro garaipena  lortu. Emaitzak honako hauek izan ziren: kadete mailan, Hernani 9 – Doneztebe 22  eta gaztetxoen artean, Hernani 10 – Doneztebe 22.

Gipuzkoarrek beren aldetik, berriz, mailarik gazteenetan bigarren geratu arren, garaile atera ziren senior kategorian, 22-10 irabazi ondoren eta nagusien txapela Hernanira eraman zuten.

Ez zen gero girorik falta izan partidaren inguruan. Besteak beste, bertan izan ziren Doneztebeko eta Hernaniko alkateak, Muskizko alkate ordea Rufino Manterola eta Euskal Herriko pilota federakuntzen ordezkariak. Baita Petronorren partetik Begoña Romo ere, findegiak txapeketarako diru-laguntza eman duenez gero.