Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala

Muskizko Udaletxean aurkeztu zen atzo, ostiral honetan Muskizko frontoian jokatuko den Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala. Aurreko sailkapenak kadete, gazte eta senior kategorietan jokatu dute. Guztira 80 taldek parte hartu dute, 500 pelotari inguruk. Klubak baino, herriak ordezkatzen dituzten kirolariak dira. Hiru egun barru, Hernani eta Doneztebek elkar ikusiko dute hemen.

Rufino Manterola Muskizko alkate ordeak aurkezpena hasi zuen Petronorri eta Euskal Herriko zein Bizkaiko Pilota Federakuntzen bi ordezkariei eskerrak emanez, Muskiz finalaren jokalekutzat aukeratzeagatik.

José Antonio López Bizkaiko Pilota Fedrakuntzaren buruak Petronorrri eta Muskizi eskerrak eman zien “euskal pilota txapelketa berezi hau babesteagatik”. Saulo Nereda Euskal Herriko Pilota Federakuntzaren zuzendariorde ekonomikoak bere aldetik, berriro ere “oinarri-kirolak” jasotako babesa eskertu zuen.

Azkenik, Víctor Pérez de Guezuraga Petronorren zuzendari nagusiak adierazi duenez: “gure enpresaren bokazioa edozein modalitateko kirol basea da, ez soilik futbola, Athleticez aparte bertatik bertara ari garelako”. Horrez gainera, helburu nagusiak hiru direla gaineratu zuen: oinarri-kirola bermatzea, bertako kirola babestea, zaletasuna eragitea, eta euskal pilota oinarri-kiroltzat Muskizen bermatu dadin ahalegintzea.