Barbadun ibaiaren berreskuratze lanak Muskizen

Barbadun ibaiaren garbiketa eta berreskurapenerako boluntarioak Muskizen ari dira lanean. Aurreko astetik bere egitekoa honako hau izan da: flora exotikoa uxatu, banbua gehienbat, eta Burdinmendietako Bide Berdeko anfibioak dituzten urmaelak mugatu.

Berreskuratze proiektu honen barruan Enkarterriko lekurik garrantsitzuenetakoak bisitatzeko denborarik ere izan da. Goizean lanean jardun dute eta arratsaldez Enkarterritik ibilbideak egiten dituzte, Muskizko El Pobaleko burdinola bisitatu eta Itsaslurretik paseatu adibidez.

Hogeita hamar boluntarioek bere egitekoa amaituko dute abuztuaren 26an. Haien artean bertoko jenderik bada eta baita kanpokorik ere: Madril, Bartzelona, Granada, Kadiz zein Kanarietakoak.

Argazki gehiago, hemen.