“Bizkaiko hondartzak garbi”

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen artean ingurumen-kontzientzia suspertzeko asmoaz ekitaldiak antolatzen dihardu hondartzetan. Ekintza, ISO 9001 Kalitate Agiria eta ISO 14001 Ingurumen Agiria dituzten hondartza bizkaitarretan eratzen ari da gaur. Guztira, 13 hondartzatan, La Arena barne.

“Bizkaiko hondartzak garbi” tituluarekin batera, ekimena 12-25 urte bitarteko gazteak animatu nahi ditu hondartzetan hondakinak bildu ditzaten. Boluntarioek ur botilak, tetra brikak, plastikoak, latak, etab… batu behar dituzte eta hondartzetan ipinitako standen alboan kontainerrik egokienean sartu. Horren truke ur-kirolak praktikatzeko likrazko kamiseta bana jaso dute sari moduan.

Gazte asko lanean hasi dira La Arenan, hondartzen garbiketa sustatzeko eta Bizkaia iraunkorragoa lortzeko bidea delakoan.