Petronorren Ikurrinaren kartel berria

Argitara atera da honezkero Petronorren Ikurrinaren kartel berria. Arraunak  uretan murgilduz eta zerua zein itsasoa elkarrekin urdinez urdin biltzen diren irudian zera irakurri daiteke: “Gure indar guztiaz kirol hau maitatzen dugu”.  Zierbenako estropaden 28. edizioaren goiburua, hain zuzen ere.

Iaz, lehen aldiz, Zierbenak irabazi zuen eta aurten ere, abuztuaren 27an, berriro garaile izan dadin itxaron dugu.

Are gehiago gogoan izanik atzo bertan Plentziako Ikurrina irabazi zuela eta bigarrena dela ARC-1 Ligaren sailkapen nagusian.

Hemen, kartel osoa.