Athletica, Zirkuan

Athletic Clubaren ordezkariek ohiko bisitaldia egin zuten Zirkura, irailaren 1ean, ostegunez. Gorka Iraizoz, Jon Aurtenetxe eta Iñigo Ruiz de Galarreta bertan izan ziren, baita emakume-taldearen izenean Ainhoa Tirapu, Erika eta Saioa ere.

Gainera, Athleticaren eguna zenez gero, bazkideek %50eko deskontua izan zuten 17:30ko zein 20:30ko saioetan, eta txartel bakoitzeko bi sarrera hartu izan zituzten.

Lehoiek primeran pasatu zuten, ikusi besterik ez dago.

Gehiago, Athletic Club-en