Jose Maria Montserrat: “zero istripu da gure helburua”.

Petronor eta kontratu enpresen buruzagiak Somorrostro irakas-guneko areto nagusian bildu dira gaur segurtasun-esparruan izandako emaitzak eta aurrerapenak aztertu ahal izateko.

Bertara bildu diren ehun inguru arduradunek segurtasunak lanean duen garrantzia azpimarratu dute. Victor Perez de Gezuraga Petronorrren zuzendari nagusiak bildutako enpresen bilakaera goraipatu du, “229 egun daramatzagu lan-istripurik gabe eta hau ona den arren gogor ekin beharko diogu, krisi garaietan ezin dugu eta segurtasun kontuetan estu ibili”.

Jose Maria Montserrat Petronorreko Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak bere aldetik, “istripuak zero izan behar” direla azaldu du. Izan ere, “segurtasunak aldez aurretik programatutako jarduerak izan behar du, horregatik erabakiak hartzerako orduan lehen irizpideak segurtasunak eta ingurumenak izan behar dute; gauzak horrela, istripua gertatu baino lehen ekiditu behar da: lanean arriskurik ez”.

Hildo beretik jarraituz, Carlos Yoldi eta Jose Felix Escauriaza Enpresa Ekintzen Kordinatzaileek atsekabeak saihestu behar direla esan dute, “segurtasun arauak idatzirik daude eta konpromiso hori bete egin behar da, mantenu-zerbitzuek seguruak izan behar dute, zero istripu da gure helburua”.

Argazkiak, hemen.