II. Mendi Ibilaldia Abanto-Zierbenan

Abanto-Zierbenako alkatea Manu Tejadak, Fran Fernandez Petronorren azpizuzendari teknikoarekin eta Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen zuzendariarekin batera, meatzealdeko II. Mendi Ibilaldia aurkeztu du gaur.

Urriaren 16an, igandez, izango da eta Abanto-Zierbenako nekazal eta meatze gunerik aipagarrienak bisitatuko dira, baita mendi puntarik garrantzitsuenetara heldu ere: Peña Pastores, La Rasa, Pico Ventana, Montaño eta Serantes. Manu Tejadak esan duenez, “bide bi egongo dira, gorputzaldi onean daudenetzako nahiz ez daudenentzako; bata luzea, 33 km-koa, eta bestea laburra, 23 km-koa.

Abanto-Zierbenako Udalak eta Gallarreta Mendi Taldeak antolatu dute, Petronorren zein Deiaren dirulaguntzaz. Goyo Vicentek esan bezala “iazko partaidetza berdintzea edo itxaro da, 248 lagun bildu zirenez gero arrakasta itzela izan zen eta”. Herriko alkateak, berriz, eskerrak eman dizkie Petronor, Deia eta Gallarreta Mendi Taldeari, “herria ezagutaraztea eta futbola ez den beste kirol bat babestea” helburu duen ibilaldi honetan parte hartzeagatik. Fran Fernandezek bere aldetik azaldu duenez “Petronor mendi ekintza hau babesten jarraituko du, Udalak laguntzen dituen kirol jarduera eta kultura ekintzekin egiten duen bezala”.

Urriaren 13an amaituko da izena emateko epea. Bi modu daude:

-Web orria: web.www.gallarreta.org
-Telefono zenbakia: 616 22 16 04 (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara).