Kotorrio errekaren dragatze-lanak bere egitekoa bete du

Euskadiko Ur Agentziak (URA) eta Muskizko Udalak Kotorrio erreka dragatzeari ekin zioten irailean.

Ekintza honen helburu nagusia eurite-garaietan uholdeak ekiditzea zen, eta bere egitekoa bete du.

Herrian uholdeak saihestuko dituen Plan Hidrologikoa garatzeko urratsa izan da honako hau. Hain zuzen ere, Kotorrio erreka sastrakaz eta sasiz denboraz garbitu izan ez balitz, azken asteburu honetako euriteek sekulako uholdeak eragin izango lituzkete.