Muskizek enpleguaren aldeko plana aurkeztu

Muskizko Udalak enpresari eta herritarrak bildu ditu gaur goizean, Metzari Aretoan, herriko gaur egungo egoera eta enpleguaren aldeko ekintzak ezagutarazteko. Besteak beste Petronor bertan izan da.

Borja Liaño alkateak esan duenez “ezin gara eskulotu egon arazoak noiz konponduko zain, ezin dugu irtenbide orokorrik eman, baina gure aldetik eta gure tokian tokiko ikuspegitik bizi dugun krisialdia leuntzen laguntzeko ekintzak sustatu ditzakegu”. Hitz hauekin aurkeztu du Liañok Muskizko enplegu-plana,  alegia: 450.000€ besteko aurrekontuko plana, prestakuntzarako, kontratazio-laguntzetarako eta enpresa berrien sorkuntzarako.

Jose Maria Vazquez Eguskiza CEBEKen lehendakariak eta Mikel Arieta-araunabeña Bustinza Bilboko Merkataritza Ganbararen zuzendari nagusiak jaurdunaldi honetan parte hartu dute. Vazquez Eguskizak honako hau azpimarratu du: “enpresak dira lana eskaintzen dutenak, beraiek gabe krisia gainditzea eta enplegu politikak abian jartzea oso zaila da”. Arieta-araunabeña, bere aldetik, “enpresa-ekintza suspertzen duten politika eta ekimenak” goraipatzearen alde azaldu da. Biek Muskizko enplegu-plana onetsi dute bere aldeko apostua eginez.