Bilboko kontsul-multzoa Findegian bisitari

Bilbon  diharduen kontsul-multzoak Findegiko instalazioak bisitatu zituen atzo, Bilboko Ganberaren eragin eta proposamenez. Victor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak eta Fran Fernandez teknika-zuzendariordeak elkarrekin hartu zituzten hainbat kontsulaturen hogeitaka ordezkari.

Bizkaiko Foru Aldundiaren zein Bilboko Ganberaren arduradunekin batera, kontsulek findegiko jardueraren berri zehatza jaso zuten, baita Fuelolioa Murrizteko Unitate berria zertan den bertatik bertara ikusi ere. Ondoren, Findegian barrena abiatzeko aukera izan zuten.

Guztira, hamasei herrialderen ordezkari diren kontsulak bildu ziren atzoko bisitan zehar. Hau da, Herbehereak, Hego Afrika,  Pakistan, Islandia, Uruguai, Belgika, Txile, Gabon, Austria, Suitza, Italia, Portugal, Ekuador, Ginea-Bissau, Venezuela eta Turkia herrialdeetako ordezkariak.