Petronorrek FCC Unitatea eta 2. Findegia gelditu

Petronorrek jakinarazi nahi du, azkenengo hiru hilabeteotako margina-beherapen zorrotza eta 2011 urtean zehar eskaerak izandako jaitsiera direla eta, konpainiaren historian inoiz gertatu ez den erabakia hartzera behartua izan dela, FCC Unitatea urtarril osoan barrena gelditzera hain zuzen ere. Gainera, 2009ko irailetik 2010ko maiatzera bitartean gertatu bezala, 2. Findegia ere geldituko da, hilabete bitan gutxienez.

Gasolina egiteko FCC Unitatearen geldiketa, nazio-merkatuan zein amerikarrean erregaiak izandako jarduera baxuak eragin du. Horrez gainera, Findegian ekoiztutako petrolio gordinak batetik eta gaur egunez gordinaren eta fuelaren arteko diferentziak bestetik, sekulako gainbeherakada gertatu da Gordin 2 unitatearen marginetan, baita Visbreaking delakoarenetan ere, eta, biak premiazko direnez fuelolioa ekoizteko, ondorioz 2. Findegia geratu behar izan da.

Honako egoera honi merkatua berriro indartu bitartean eutsiko zaio. Petronorren zuzendaritzak egoera berri hau ahalik eta arinen gainditzea itxaro du, behin unitate guztiak abian jarrita Findegiaren ohiko jarduera berreskuratu ahal izateko.