Petronorrek Marcelo Gangoiti saria irabazi

Petronorrek XVI. Marcelo Gangoiti saria irabazi du. Josu Jon Imaz presidenteak eta Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiak findegiaren enpresa eginkizuna aitortzen duen saria jaso dute Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren eskutik.

SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakas-gunearen ordezkariek osatzen dute Marcelo Gaingoiti sariketa-epaimahaia. Hauek Petronorren merituak gogoan hartzerakoan epaimahaiak honako arlo hauek nabarmendu ditu: findegiak azken 40 urteotan eskualdean izandako aurrerapen garapen teknologiko eta sozioekonomiko handia; pertsonen garapenerako eta kalitatezko enplegua sortzeko prestakuntza oinarritzat hartu izana eta Bizkaiaren aldeko apostua, lurralde honen historian zehar izan den industria-inbertsio pribaturik handiena tarteko.

Josu Jon Imazek eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei eta honako hau azpimarratu: “industria izan da herrialde honen oparotasuna eragin duena; herri honen etorkizuna industriaren araberakoa izango da eta enplegua sortzeko duen ahalmenaren araberakoa, pertsona trebatuei dagokien enplegua alegia, on Marcelok nahi izan zuen moduan”. Amaitzeko ez du nahi izan aurreko zuzendari nagusia ahaztu: “Manu de la Sen-ek lan gogorra egin zuen Petronor aurrera eramateko”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.