III. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa

Hirugarren urtez, Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute. Berriro ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 25etik 29ra bitartean, goizeko 9:30etatik 13:30etara, eta uztailaren 2tik 13ra, 9:30etatik 18:30etara.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute: trebetasun-txapelketak, penalti-txandak, futbol-tenisa, punteria-dema, hezkuntza-jarduerak, eskulanak, irakurketa-tailerrak, aisialdirako ekintzak, kirolaniztuna, etab.

Urtero legez, Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldaturik dauden umeek zein Petronorreko langileen seme-alabek beherapenik izaten dute.