Joseba Etxeberria eta Armando Ribeiro Muskizen

Joseba Etxeberria eta Armando Ribeiro Athleticen jokalari ohiek hitzaldia eskainiko digute, gaur, Muskizko Meatzari Aretoan.

Etxeberriak eta Armandok Valentziako Kopa finalaren inguruan mintzatzeaz gainera, bere taldekideei buruz eta Athleticek, Vicente Calderonen, Barçaren kontra jokatuko duen partiduaren gainean ere hitz egingo dute.
 
Meatzari Aretoan arratsaldean, 19:30an, izango den hitzaldia BYP Eventos Deportivosek antolatu  du eta Petronorren babesa dauka.