Petronorrek Athletica pantaila erraldoian ikustera gonbidatzen zaitu

Petronorrek, maiatzaren 25ean, Errege Koparen finala eskainiko du Meatzari Aretoan. Partidak, pantaila panoramikoan ikusteaz gainera, zuzeneko soinua izango du Radio 7-ren eskutik.

Athletic-Barça finala pantaila erraldoian ikusi ahal izateko zeuen izen-abizenak bidali itzazue helbide elektroniko honetara: inscripcion@muskizconelathletic.com.  Hau egin ondoren, baieztapen emaila helduko zaizue. Mezua heltzen ez bazaizue berriz ere saiatu, egiaztaturik ez bazaudete ezin izango zarete eta sartu. Baietsi ostean, Areto-sarreran zuen izen-abizenak baino ez duzue eman behar.

Maiatzaren 25ean gonbidatuen zerrenda argitaratuko da ondorengo webguneetan: www.muskizconelathletic.com eta www.petronor.com. Ziurtatu ezazue zuen izena zerrendan agertzen den edo ez.

Leku mugatua izango denez gero, apuntatutako lehen 315 lagunek soilik izango dute sartzeko aukera. Meatzari Aretoko ateak partidua hasi baino ordu bete lehenago irekiko dira, 21:15 inguruan.

Animatu zaitezte!! Aurrera Athletic!!