Petronor eta kontratu enpresen buruzagien arteko urteroko segurtasun bilera

Petronor eta kontratu enpresen buruzagien arteko urteroko segurtasun bilera izan da, orain dela gutxi, Somorrostro Irakas Gunean. Findegiko lanetan ohikoak diren 42 enpresako 82 pertsona inguruk parte hartu zuten Jose Maria Montserrat Petronorren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak gidatu zuen batzarrean.

Montserratek Petronorrek 2011an izan zuen istripugarritasunaren emaitzak aipatu zituen, eta 2012rako helburuak azaldu. 2011an bajadun istripuen Frekuentzia Indize (FI) Orokorra 1.75ekoa izan da, helburua 1.8 izanik. 2012rako indizea 1.23ra murriztu nahi da. Montserratek ere Repsol Taldeko enpresetan aurrera eramaten ari den segurtasun lidergo plana aurkeztu zuen. Egitasmo honek enpresako buruzagiak kontzientziatu egiten ditu Segurtasun eta Ingurumen arlotan liderraren papera izan dezaten, haien portaera enpresaren istripugarritasunaren emaitzen garapenean eragina baitauka. Jarraian, urriaren 16, 17 eta 18an izango den biraseguratzaileen kontu-ikuskaritzaz hitz egin zen. Honetan, Petronorren segurtasun  jarduera mailak ebaluatuko dira, instalazioetan, prozeduretan eta emergentzi kontroletan industriak dituen estandar garrantzitsuenak kontutan izanda.

Carlos Yoldi eta Jose Felix Escauriaza Enpresa Ekintzen Kordinatzaileek bere aldetik, azkenengo urtean Petronorren izandako ekintzak azaldu zituzten, baita 2012rako helburuak aurkeztu: lan prozedura seguruen garapenean aurrera egin.

Ondoren Koldo Gonzalez Findegiaren elektrizitate buruak argitaratutako Elektrizitate Tresneri eramangarri berriaren arauak azaldu zituen. Pedro Boyra mantenu buruak ere enpresa kontratistei utzitako guneen arau berria aditzera eman zuen.

Coopenorrek bere lan esparru desberdinetan garatzen duen prebentzio jarduera ezagutarazi zuen, eta Alberto Cuesta Findegiaren kontratu buruak CETAIMA aplikazio berria azaldu. Honako hau, kontratisten dokumentazioa eta informazioa kudeatzeko ezartzen ari da, eta segurtasunean eragina ere badauka.

Petronorren zuzendari nagusia Víctor Perez de Guezuragak bilerari amaiera eman zion konpainiak segurtasunarekin duen konpromisoa eta aspalditik egiten ari den esfortzua azpimarratuz. Horrez gainera, emaitzak onak izan arren  ahaleginak bikoiztu behar direla aipatu zuen, baita jokabideak aldatu. Sentsu horretan zera azaldu zuen: “liderren papera eta bere inplikazioa ezinbestekoa da, seguruak ez diren egoeren aurrean etsenplua ematea eta toleranteak ez izatea portaerak aldatzen laguntzen du”.