Petronorrek urtero 390.000 tona CO2 gutxiago isuriko ditu

Petronorrek 108 milio euroko inbertsioa egingo du 2016rako CO2 isuriak %15ean murrizteko asmoz. Hori da ekintza planaren lehendabiziko helburua Urko Urbizuk, Petronorren Kudeaketa Energetikoaren eta CO2 Murrizketaren burua, Muskiz LH Uda Ikastaroen hasierako jardunaldian, atzo, azaldu zuenez.

“Eraginkortasun energetikoan, CO2 isurien murrizketan eta Ingurumen-eraginaren txikiagotzean lan egitea Petronorren lehendabiziko helburua da 80. hamarkadatik geroztik” azaldu zuen Urko Urbizuk. Gainera, Findegiak “108 milioi euroko inbertsioz, 2016rako CO2 isuriak %15ean murrizteko, urteko 390.000 tona CO2 gutxitzeko plana” ezarrita duela azpimarratu zuen.

Findegiak, 2010ean, bere helburua lortzeko asmoz, CO2 Murrizketarako Saila sortu zuen. “Petronorrek hiru ildo estrategiko ditu gogoan: teknologia eguneratzea, operazio hobekuntzak eta diseinuaren hobekuntzak” zioen Urbizuk. Esan beharra dago, CO2a murrizteko honako proiektu hau kontrolatzeko hileroko segimendua zein desbideratze analisiak egiten direla, eta gauzak hobeto egin ahal diren planteatu ere.

Aurkezpenaren PDF-a, hemen.