Zierbenako III. Familia Lasterketa

Zierbenako III. Familia Lasterketa antolatuko da datorren ekainaren 17an. Aurten ere, urtero legez, Petronorren dirulaguntza jaso du.

Froga Zierbenako Portuan izango da, goizeko 11:00etan. Sailkapenik gabeko lasterketa da, eta gehienez 5 buelta eman ahal zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari.

Familia talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, dortsal zenbaki berdina eramango du eta froga elkarrekin amaitu behar dute. Ekintza honen helburu nagusia familia osoa kirola egiten disfrutatzea da.

Parte hartu ahal izateko www.vamosacorrer.com webegunean izena eman behar da, ekainaren 10a baino lehen. Talde bakoitzak 6€ ordaindu beharko ditu. Diru hori, ondoren, Muskizko DYAra eskainiko zaio.