Hondarribiak Petronor ikurrina irabazi

Hondarribiak Petronor Ikurrina irabazi zuen larunbatean, San Miguel Ligaren lehen estropada puntuagarria.

Lehen txandako traineruak lehendabiziko postuak lortu zituzten sailkapen orokorrean. Hondarribia Zierbenako txapelduna izan zen; Petronor Ikurrina eskuratu zuen eta liderraren maillot horia jantzi. Tiranek bigarren postua lortu zuen, Kaikuk hirugarrena eta San Juanek laugarren postua kendu zion Urdaibairi. Azkeneko hau, hiru segundurekin zigortua izan zen, bere ordezkarien itsasontzia estropaden eremuan sartu zelako. Portugalete eta Zierbena, ACT-n hasiberriak diren bi traineruak, azkenengo postuak izan zituzten.

Petronorren zuzendari nagusia, Victor Perez de Gezuraga, eta Kanpo Harremanetako arduraduna, Begoña Romo, Hondarribiako patroiari ikurrina emateaz arduratu ziren.

Argazkiak, hemen.