Abanto Kluba, mendeurrenaren bezperetan

Abanto Klubak ekin dio honezkero 2014ko ekintza-egitaraua prestatzeari, ez baitu alferrik hamasei hilabete barru sortu zeneko mendeurrena ospatuko.

Dagoeneko ehun urte dira, ehun, Las Carreras auzoko futbol-klubak batere-batere  etenik gabe lehiatzen daramatzanak, kirol-lehiaketarik izan den ohiko denboraldi guztietan behintzat.

Txemi Rodríguezen lehendakaritzapean, emakumezko zein gizonezko taldeak dituen Abanto Kluba talderik gogoangarrienetakoa da Meatzaldean zein Bizkai osoan eta, ezin bestean edo, Petronorren dirulaguntza jaso izaten du urtero.