Confebaskek Petronor bisitatu du

Confebaskeko hainbat ordezkarik, Miguel Angel Lujua presidentea eta Nuria Lopez de Gereñu idazkari nagusia buru, Petronor findegia bisitatu dute, fintze instalazioak gertutik ezagutzeko asmotan.

Josu Jon Imaz presidentea eta Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiarekin batera Findegiko instalazioak ikusi dituzte, batez ere Fuelolioa Murrizteko Unitatea, hau da, Koke Planta, eta baita Kogenerazio unitate berria ere.

Konpainiaren egoeraz arduratzeaz gainera, Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak Europako, Euskadiko zein Udalerriko agintariek ezarritako zuzentarauak zein ondo betetzen diren bertatik bertara ikustatu ahal izan du.