Gernikako Arbola eta guztiko posterra argitaratu Athleticek

Athleticek Gernikako Arbolaren ondoan ateratako argazkia aukeratu du 2012-2013 denboraldiko posterra argitaratzeko orduan.

Athleticen ezkutuan haritz adierazgarriaren agerpenaren 90. urteurrenarekin batera Athleticek Gernikako Arbolaren ondoan argazkia atera du bere poster berrirako. 1922. urtean izan zen Gernikako Arbola ikur zurigorrian agertu zen lehen aldia.

Bizkaiko Jaunari Gernikako haritzan aitortzen zitzaion bere titulua. Baina Bizkaian Batzar Nagusiak ziren gobernatzen zutenak, bizkaitarrak hain zuzen ere, ez Errege edo Jauna. Horregatik, Gernikako zuhaitz esanguratsu eta sustraitua, bizkaitarren ikurra, ezin zen Athleticen ezkutuan falta, ezta aurtengo posterran.

Posterra deskargatu, hemen.