Petronorrek Abantoren II. Azoka Txiki Solidarioan parte hartu du

Abanto-Zierbenako Udalaren Gazte Sailak eta Gazteguneak bere II. Azoka Txiki Solidarioa antolatu dute BIKARTEren, haur errusiarrak jasotzen dituen ongintza erakundearen, alde. Petronorrek ekimen honetan parte hartu du Athleticen txandal, kirol-jertse eta polo ofizial bat emanez.

Azoka txikia Las Karreraseko Haritzalde Plazan izango da abenduaren 15 eta 16an, eta Gallartako Eusko Gudariak Plazan 22 zein 23an. Nahi edo erabiltzen ez duzun zerbait baldin baduzu iniziatiba honetarako eman dezakezu, abenduaren 14a baino lehen, Abantoko Gaztegunean (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 16:30etatik 19:30etara) edo Montaño Aretoan (Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:30etara) utziz. BIKARTEK irteera hobeagoa emango dio.