Petronorrek ondo egindako lana eta ardura saritu du

Gaboneko lunchean, Petronorrek hainbat pertsonek egindako lan ona eta ardura saritu egin du, baita hildako Iñaki Zamarripa, Juan Cruz Maruri, Angel Macias eta Jose Ramon Landeta gogoratu.

Hain zuzen ere, Petronorrek Pablo Noguerolek urteak joan eta urteak etorri segurtasun-arloan erakutsi izan duen ardura txalotu nahi izan du, baja hartu beharreko istripurik ez baitu izan. “Gurekin denbora asko lanean daramaten istripurik gabeko pertsonak kontutan izan bejar dira” esan du Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak. Aldi berean, Jorge Suarez eta Carlos Gonzalez Rodriguez lankideek  2012ko “stopgilerik” onenei saria irabazi dute, aldez aurretikako segurtasun behaketengatik.

Sarituen artean, hainbat alorretako 10 pertsonek osatzen duten eta, 3 hilabetetan zehar, istripuak gutxitzeko helburuz aurretikako segurtasun behaketak egiten ibili den talde berezia izan da. 

Azkenik, enpresak edozenbat lan-esparrutako zazpi lankideren eskaintza iraunkorra eskertu nahi izan, aurten 25 urte bete direnez gero Findegian barrena lanean hasi zirela.

Zorionak guzti-guztioi!

Argazkiak, hemen.