Sarrerak doan, IV. Muskizko Udala-Petronor Gabon Garaikurrerako

Somorrostro eta Portugalete futbol-taldeek elkarren aurka jokatuko dute datorren larunbatean, abenduak 29, IV. Muskizko Udala-Petronor Gabon Garaikurra dela eta. Partida goizeko 11:30etan izango da Malecon udal-zelaian.

Ahitzen ez diren artean, joan nahi duten guztiek eskuragarri izango dute doako sarrera bana Petronor.info bulegoan: (Zendeja kalea, 31 Muskiz).