Eneko Atxa, Repsolen Eguzki bi dituena, Eusko Labeleko produktuak erakutsi ditu Madrilen

Repsolen Eguzki 2 dituen Eneko Atxa sukaldari Bizkaitarrak sukaldaritza erakusketa egin du, Madrileko Neptuno Jauregian, Eusko Label produktuekin.

Euskadiko kalitatezko produktuen hogei ekoizle inguruk showroomaren parte izan ziren. Bertan gure Eusko Label zein jatorrizko deitura duten produktuak dastatu ahal izan ziren: Gernikako piperra, eztia, arkumea, Arabako patatak, sagardo naturala, txakolina eta Idiazabal gazta, besteak beste.

Jardunaldian zehar gastronomia prozesu guztia ikusi ahal izan zen, ekoizletik sukaldarira. Eneko Atxa zuzenean janaria egin zuen, Eusko Label produktuak erabiliz, gure lurreko onena ezagutzera emanez.

Argazkiak, hemen.