Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU), merkatuaren eskarira egokitzeko modua

Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitateak (FMU) Findegiko ekoizpen-egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketari eta gasolioaren eskaeraren garapenari egokitzea du helburu.

Fuel-olioaren eskaera etengabe gutxitzen joan da eta fintze sektorea merkatura egokitu behar da. Horregatik, 2008. urtearen hasieran Petronorrek honako birmoldaketa hau 2012rako konpainian genuen proiektu garrantzitsuenen artean sartu zuen.

Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU), Koke Planta izenarekin ezaguna, petrolioaren osagai astunenak, fuel-olioa formulatzeko erabiltzen direnak, eskaera handiagoko produktu arinagoetan bihurtzen ditu: propanoa, butanoa, gasolinak eta gasolioak. Prozesu honen ondorioz produktu solido berria lortzen da, petrolioaren kokea, sufrerik gabekoa eta zementu-fabriketan erregai moduan kontsumitzeko zuzendua.

Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU), 2013ko apirilean inauguratuko dena, Petronorren fuel-olio ekoizpena laurden bat baino gutxiagora murriztea ahalbidetzen du, lehengaien horniketa bermea handitzen du, eta 900 langile dituen eta beste 6.200 pertsonentzako lana sortzen duen enpresaren jarraipena ziurtatzen du.