Repsol, kazetariek, politikoek eta akademikoek hobeto baloratzen duten energia-taldea da

Repsol hobeto baloratutako energia-konpainia da, baita produktuetan kalitate onena eta bezeroaren arretari dagokionez  zerbitzurik hoberena eskaintzen duena, lpsos-ek energia sektorekoari buruz egindako KAR ikerketan esaten den bezala. Azterketa analisten, politikoen, akademikoen, enpresa zuzendarien eta ehunka kazetarien artean egin da.

Repsol Taldeak, Petronorrek barne hartzen duena, inkesta egin dutenen %32-aren babesa izateaz gainera ikerketan parte hartu dutenen %41a hobekien baloratzen duen energia-konpainia da. Honen ondorioz, klasifikazioan liderra da, nahiz eta aurreko ikerketarekin konparatuz 3 puntu galdu.

Hobekien baloratutako hiru enpresen zerrenda Gas Natural Fenosak, %36-arekin, eta Iberdrola, %35-arekin osatzen dute. Repsolek, gainera, arrakasta gehien eta hobekien kudeatutako enpresa da.

Inkesta egin dutenei galdetu zaienean haientzako zeintzuk diren produktu eta zerbitzuetan kalitaterik onena eskaintzen duten konpainiek Repsoli, berriro ere, puntuaziorik altuena eman diote, %48ak uste baitu “ona edo oso ona” dela. Iberdrola eta Endesa bigarren eta hirugarren postua lortu dute, %31-rekin eta %28-arekin, hurrenez hurren.

Bezeroari arreta gehien ipintzen dioten enpresei dagokionez Repsolek lidergoa mantentzen du %33arekin, Cepsa eta Gas Naturalaren aurretik, biak %21a lortu baitute.