VI. Petronor-San Antonio Trofeoa bihar hasiko da, Gallartan

Petronor-San Antonio Trofeoaren seigarren edizioa hasiko da bihar Gallartako San Miguel zelaian. Hiru asteburutan zehar, 5 eta 14 urte bitarteko, 1.000 mutiko inguruk Gallarta Kirol Taldeak antolatutako, eta Petronorren babesa duen, txapelketan parte hartuko dute.

Guztira hainbat gune eta erkidegoetako 20 klubeko 66 taldek Petronor-San Antonio Trofeoaren seigarren edizioan parte hartuko dute. Sailkapen fasea bihar hasiko da (maiatzak 25 eta 26) eta finalak zein trofeoen banaketa ekainaren 1ean, 2an, 8an eta 9an izango dira.

Zorte on guztiei!