Fran Fernandez: “Petronorren helburua da datozen belaunaldiak kaltetuko ez dituen energia iraunkorra ekoiztea”

Petronorren helburua da datozen belaunaldiak kaltetuko ez dituen energia iraunkorra ekoiztea” adierazi du Fran Fernandez Petronorren zuzendariordeak, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan, Malagan.

Hitzaldian zehar Fran Fernandezek erregai fosilen bidezko energia ekoizpenarekin erlazionatutako iraunkortasunari buruz mintzatu da eta ingurumenaren kudeaketari dagokionez “Konpainiak, ikuspuntu industrialetik, inbertsio handiak” egin dituela esan du, baita enpresak “2016rako CO2 isuriak %15ean murrizteko” duen konpromisoa azpimarratu.

Amaitzeko baieztatu du Petronorrek “inguruan integratutako enpresa” dela, “ziurra bere jardueretan eta aurkitzen den komunitateari balioa eransten dio”.